AGURRA

ONGI ETORRI ASMATZE-ZALEAK
Blog honetan munduan zehar sortzen diren asmakizunak, idei arraruak, zergatiak eta antzeko gauzak eguneratuko ditugu

Sunday, March 20, 2011

Fukushima

TEPCO, Tokyo Electric Power Company, munduko hirugarren enpresa elektrikoa, Japoniako ipar- ekialdeko lurraldean aritzen du, beraz, Fukushima zentral nuklearretaz  arduratzen da. Azken egun hauetan ari da jo eta ke erreaktoreak freskatzen, eztanda saihesteko. Helikopteroak hasieran, gero gidari gabeko hegazkinak eta kamioiak erabili izan ditu helburu horretarako. Azken egun hauetan indar elektrikoa berpiztea lortu egin zuen zentraletan, ondorioz, hozteko ekipoak martxan jartzea aukera ere lortu du.
(Kontutan izateko) Sievert (Sv) Materia biziak xurgatutako erradiazio dosia neurtzen du, izan ditzakeen eragin biologikoen arabera eraldatua. Sv 1 joule bat kilogramoko da. Erradiazio ionizatzailea efektu estokatikoak neurtzen dira unitate hauekin. Izena Rolf Sievert fisikari suediarraren omenez du. Gray, berriz, xurgatutako dosi unitatearekiko duen ezberdintasuna erradiazioek eragiten duten min biologikoa kontuan hartzen duela da. 10 Svtik gorako erradiazioa jasan bada heriotza ia segurua da. Antzutasuna 3tik 6ra lor daiteke eta 0,25etik gora arriskutsua izan daiteke. (Wikipedia)
Badirudi, helikopteroak 90 metro altuera zirenean bota zuten ura, erradiazio maila egoera horretan 4,13 orduko milisievert-koa izan da, antzeko egoeran gainontzeko salbamendu taldeak. Ez da harritzeko, beraz, Japoniarrentzat pertsona horiek heroiak izatea, denok eskertu behar dizkiegu bere ahaleginak, epe motzean ondorio oso kaltegarriak izango dutelako haien osasunean.
Galder Santamaria

No comments:

Post a Comment