AGURRA

ONGI ETORRI ASMATZE-ZALEAK
Blog honetan munduan zehar sortzen diren asmakizunak, idei arraruak, zergatiak eta antzeko gauzak eguneratuko ditugu

Thursday, September 11, 2014

Aparkatzeko era

Behin ideiak gauzatuta zer erreza dirudite, ezta? Ondoan dagoen argazkian bizikleta aparkatzeko sistema harrigarria. Barra kentzen da eta zuhaitzaren beste aldetik pasatuz txirrindularen beste aldetik finkatzen da.
Nola zegoen ideia sortu zuena? zelan heldu zen ideia bere burura?
ASMAKUNTZA TAILERREAN batzuetan pentsatu behar da era ezberdinez, orain arte pentsatu ez den moduan, honela aurkitzen dira soluzio berriak, soragarriak.

Sunday, January 5, 2014

TOBII & STEELSERIES bideo-jokoak

Sumatzen zen datorrena... azkenean bideojoku bat begiz aginduta. Bai hurrengo bideoan ikusten denez, sistemak gure begia so eginez asmatzen du zein da gure guria, orduan horren arabera erantzuten du:

The future of gaming with eye tracking

Monday, December 9, 2013

Plotter harean

Teknologia, asmakizun eta artea elkarturik. Bideoan hondarrean egiten diren irudiak ikusten dira baina, nola lortzen dira forma horiek? Ordenagailuz kontrolatutako 4 motor (step by step, pausokakoak) elkarturik erabiltzen dira, plotter moduan irudiak ateratzeko.

Saturday, November 30, 2013

Idaztokia


Alemanian mekanika-paradigma teknologikoan maisuak izan dira. Kontzentrazio luzea eskatzen duen jarduerak, horietan oso trebeak izan dira azpaldidanik Erdialdeko Europako herri hori. Adibide moduan hurrengo bideoa dugu, bertan idaztoki oso berezia erakusten da.

EGV: Energy generating vehicle... baino gehiago.

Beribilen mugimenduak energia sor dezakeena aspaldidanik dago ikerlarien buruetan. Hainbat garapen funtzionatu egin dira jadanik, sarrera honetara ekartzen duguna AEB-koa da, eta izenburuan irakur dezaken izena dauka, oso adierazgarria.
Baina irudian agertzen den beribilak ez du motorrik, ez diferentzialik ez eta transmisiorik!!! Ohio State University ari dira garatzen sistema zoragarri hau

Saturday, August 31, 2013

McDonalds mahaiak lasterketa zirkuitua

NFC teknologia erabiliz, Mc Donalds enpresak bere restaurante baten mahai bat kotxe lasterketa zirkuitu bihurtu du.
Hurrengo bideoa, ingeleraz, azaltzen da trikimailua: Mahaia, NFC txartelak, smartphone eta app, suposa dezake... Enjoy it but not necessary at McDonalds!

Monday, August 19, 2013

Japoniarrek galtzerdietako zuloen kontra :-)


Japoniarrek galtzerdietan maiz zuloak agertzearen kontra ari dira, horretarako N-PLATZ produktua erabiliko dute. Non datza trikimailua? galtzerdiek jadanik dituztelako zuloak!!! hau azkarrak!

Friday, August 2, 2013

3D Printer

"Hirugarren industri iraultza" izendatu dute azken honetan Teknologian gertatzen ari dena. Ez bakarrik software, hardware ere bai libre izateak garapen itzela ekar dezake, guztion arteko sinergiak ez dakigu noraino eraman ahal gaituen.
Adibide bat atera da beheko bideoan, hain ezaguna den TED multzokoa. Bertan Arduino plaka sortzailea batek, Massino Banzi, zelan atera da 3D inprimagailua, zer aukerak ematen dituen eta abar azaltzen du. Horra hor:

TESLA MOTORS: S eredua

Gure gizartean kotxegintzak garrantzia handia izan du ekonomian. Dakigunez, daramatzagun kotxeek kanpo eztanda motor daramate eta petrolioaren deribatuez funtzionatzen dira. Duela urte batzuk, petrolioaren eragin eta urritasuna zela eta, hasi zen beste aukera planteatzen: hidrogeno eta elektrikoa batez ere. Egun hauetan Silicon Valley-en goratu zen aberats betek kotxe elektriko berri bat sortzea planteatu du eta, nola ez, enpresaren izena <Tesla> da.

Friday, June 7, 2013

Mundua aldatuta 25 ustekabeko asmakizun ezker

Eguneroko bizitzan eraginak izan dituzte, baina asmatu zirenean kasualitatez lortu zen:
http://list25.com/25-accidental-inventions-that-changed-the-world/


Agian gehien entzun den kasualitatezko asmakizuna erradioaktibitatea izan daiteke. Mme Curiek ikusi zituen fenomeno horren ondorioak radio elementu kimiko batetan.

Atmosfera begira

Tolosako Hirukide ikastolako Teknologia irakasgaian zunda-globoa bat espaziora bidali diote. Globoari lotuta eta kutxa isolatuta baten barruan, Arduino txartela, tenperatura eta presio sentsoreak eta bi bideo-kamera eskegi zituzten. Euskalmet, meteo euskal agentziaren laguntzaz aipatutako aldagai fisikoak neurtu zituzten eta erregistratu zuten ere bai.


2013ko apirilaren 24ean Euskamet-eko Bird Center-etik jaurtitako zundako bideo muntaia.

Sunday, June 2, 2013

Kablerik gabe

Londreseko ikasle multzo bati zera bururatu zitzaion: margo batez haririk gabeko teknologia sortzea, hau da, hartumerik gabe, kablerik gabe, ... elektroiak mugitu beste bidetik.
Margoa eroale likido moduan funtzionatzen da eta malgutasun osoz, edozein materialik gainean txertatzen da zirkuituak eratzeko.

Berria hedatzeko sakatu hemen

Friday, May 10, 2013

Sorgailu termoelektrikoaren aurrerapena

Iazko abenduan asmatu zen Japonian sistema berri bat energia %100 garbia sortzeko. Prozedura? jadanik ezaguna: termoelektrizitatea, hau da, tenperaturaren aldeak tentsio elektrikoa sortzea. Aurrerapena gailuaren diseinuan datza, tutu forma horrek etekin handiago ateratzea laguntzen du, nabarmen gainera, beroa hobeto mantentzen duelako.
Modulu horrek dauzkan hodiek 10cm neurtzen dituzte, baina posiblea izango zen etxeko ur beroen tutuetan aplikatzea, honela potentzia 10W izan beharrean askoz gehiago izango litzateke.
Bideo honetan sortzaile batek adierazten ditu zehaztasunak:


Sunday, June 26, 2011

Ikasturtearen amaiera


Ikasturte amaitzear eta orain konturatzen gara zenbat gauza kontatu gabe geratu diren, hala ere, azken erakarpena eskegitzen dugu berriro Diegok ekarritakoa. Gaia “El Correo” egunkarian jorratzen zuten ekaineko igandea izan zen 12. egunean: Naturgas enpresak eutsiko du fatxada dagoen moduan bere eraikina berrian. Hau egiteko barruko osagai guztiak kendu behar izan dituzte eta altzairuzko hagak erabiliz, aurrealde zaharra eta eraikitzen ari dena lotuko dituzte. Bide batez, bi hormen artean geratzen den airea "koltxoi termiko" moduan erabiliko da, Eduardo Mugika arkitektoak azaltzen zuen moduan.

Diego Naranjo

Thursday, March 24, 2011

Poltsak ixteko

Norbaiti bururatu zaio sistema sinple bat poltsak ixteko, horretarako ur botilaren tapoi eta bere ingurukoa moztu lehendabizi. Geroago poltsaren ahoa botilaren moztutako kanpaitik sartzen da eta tapoiaz ixten da. Beno, hobe irudia: