AGURRA

ONGI ETORRI ASMATZE-ZALEAK
Blog honetan munduan zehar sortzen diren asmakizunak, idei arraruak, zergatiak eta antzeko gauzak eguneratuko ditugu

Sunday, June 26, 2011

Ikasturtearen amaiera


Ikasturte amaitzear eta orain konturatzen gara zenbat gauza kontatu gabe geratu diren, hala ere, azken erakarpena eskegitzen dugu berriro Diegok ekarritakoa. Gaia “El Correo” egunkarian jorratzen zuten ekaineko igandea izan zen 12. egunean: Naturgas enpresak eutsiko du fatxada dagoen moduan bere eraikina berrian. Hau egiteko barruko osagai guztiak kendu behar izan dituzte eta altzairuzko hagak erabiliz, aurrealde zaharra eta eraikitzen ari dena lotuko dituzte. Bide batez, bi hormen artean geratzen den airea "koltxoi termiko" moduan erabiliko da, Eduardo Mugika arkitektoak azaltzen zuen moduan.

Diego Naranjo

Thursday, March 24, 2011

Poltsak ixteko

Norbaiti bururatu zaio sistema sinple bat poltsak ixteko, horretarako ur botilaren tapoi eta bere ingurukoa moztu lehendabizi. Geroago poltsaren ahoa botilaren moztutako kanpaitik sartzen da eta tapoiaz ixten da. Beno, hobe irudia: 

Sunday, March 20, 2011

Fukushima

TEPCO, Tokyo Electric Power Company, munduko hirugarren enpresa elektrikoa, Japoniako ipar- ekialdeko lurraldean aritzen du, beraz, Fukushima zentral nuklearretaz  arduratzen da. Azken egun hauetan ari da jo eta ke erreaktoreak freskatzen, eztanda saihesteko. Helikopteroak hasieran, gero gidari gabeko hegazkinak eta kamioiak erabili izan ditu helburu horretarako. Azken egun hauetan indar elektrikoa berpiztea lortu egin zuen zentraletan, ondorioz, hozteko ekipoak martxan jartzea aukera ere lortu du.
(Kontutan izateko) Sievert (Sv) Materia biziak xurgatutako erradiazio dosia neurtzen du, izan ditzakeen eragin biologikoen arabera eraldatua. Sv 1 joule bat kilogramoko da. Erradiazio ionizatzailea efektu estokatikoak neurtzen dira unitate hauekin. Izena Rolf Sievert fisikari suediarraren omenez du. Gray, berriz, xurgatutako dosi unitatearekiko duen ezberdintasuna erradiazioek eragiten duten min biologikoa kontuan hartzen duela da. 10 Svtik gorako erradiazioa jasan bada heriotza ia segurua da. Antzutasuna 3tik 6ra lor daiteke eta 0,25etik gora arriskutsua izan daiteke. (Wikipedia)
Badirudi, helikopteroak 90 metro altuera zirenean bota zuten ura, erradiazio maila egoera horretan 4,13 orduko milisievert-koa izan da, antzeko egoeran gainontzeko salbamendu taldeak. Ez da harritzeko, beraz, Japoniarrentzat pertsona horiek heroiak izatea, denok eskertu behar dizkiegu bere ahaleginak, epe motzean ondorio oso kaltegarriak izango dutelako haien osasunean.
Galder Santamaria

Thursday, March 17, 2011

Beste erronka


Proposatu egin da beste erronka bat ea zer "ateratzen" zaien asmatzaileei. Beribila bururatu, diseinatu, eraiki  eta doitu; hauxe da egungo erronka. Baldintza batzuk daude jarrita, adibidez: mugitzeko energia metatu behar du, baina ez elektrikoa, gero soltatu behar da eta ahalik eta urrunago joan behar da beribila.

Zergatik edalontziek egiten dute eztanda?

Jende askok kristalezko edalontziek eztanda egiten dutela tenperaturen aldeagatik, kanpo eta barruko azalen artean edo likido eta kristal beraren artean. Hala ere, frogatuta ei dago arrailik baldin badaude orduan eztanda errazago gertatzen da, beraz hori izan daiteke faktore erabakigarria.

Jon Ander Gómez

Eserleku bakarreko ibilgailua

60 Bilboko Ingenieritza ikasleek eserleku bakarreko ibilgailua eraiki dute Silverstone lehiaketan parte hartzeko. Froga honetara 120 unibertsitatek hartzen dute parte, mundu osotik aurkeztuta.
Ibilgailuak 120Km orduko lor dezake, 250 Kg-koa da, eta 600cc motorrekin 75m 4s.tan lortzen du.
Irudian "Botika Zaharran" froga egiterakoan.
Diego Naranjo
Frogatzerakoan ... ITURRIA: "El Correo"

Sunday, February 27, 2011

Katapulta

Amaitu egin da katapulta eta eredu batzuk sortu egin dira. Bere ahalmena eta bere zehaztasun frogatzeko, zenbait lehia bururatu zaie taldekideei, nork jaurtikitzen zuen urrunago, zeinek jotzen zuen "dianan" ... Irudian laugarren taldekideak

Zergatik farmaziek badaukate honelako ikurra?


Hermes, kimika zientziaren (beste batzuen artean) jainkoarengan datza ikurra. Betidanik medizina eta kimika izan dute lotura. Hermesek zeraman makila hegaldunaren truke kopa bat kokatu zuten, eta horri suge bat lotzea erabaki zuten. Badirudi sugeek aldiro aldatzen dute larrua eta honek “birjaiotze” bezala ulertu zuten antzinako heleniarrek, nolabait medizinarengandik espero zutena hain zuzen.

Sunday, January 23, 2011

12 mahats

Noiztik dator ohitura hori?
1895 urtea agurtu omen zuen Ministerioen kontseiluaren presidenteak mahats eta xanpainez.  Baina, badirudi, Madrileko alkateak José Abascalek aginte bat eman dio 1882 urtean eta beraren ondorioz etorri ei zen ohitura.
Beste batzuk zera mantentzen dute, hots, 1909 urtean mahats uzta oso handia zen eta soberakinak saltzeko honelako ekitaldia egitea proposatu zuten.
Abarne Arguello. Andere Carrera

Monday, January 3, 2011

Erronka Berria

Urte berri honek erronka berri bat ekarri digu, hau da, energia metatzea geroago efektu bat lortzeko. Ikertu behar duzu nolako formak daude energia metatzeko, aurkituko dituzue gauza arraroak: material bereziak, ispiluak erabiliz, bateriak, eguzki energia metatzeko formak, ...  ikerketa egiteaz gain, katapulta bat eraiki behar duzue, bai, armadek historian zehar sarritan erabili izan zutenak, hain zuzen. Epea eta beste baldintzak zehaztuko dizuet.