AGURRA

ONGI ETORRI ASMATZE-ZALEAK
Blog honetan munduan zehar sortzen diren asmakizunak, idei arraruak, zergatiak eta antzeko gauzak eguneratuko ditugu

Thursday, March 24, 2011

Poltsak ixteko

Norbaiti bururatu zaio sistema sinple bat poltsak ixteko, horretarako ur botilaren tapoi eta bere ingurukoa moztu lehendabizi. Geroago poltsaren ahoa botilaren moztutako kanpaitik sartzen da eta tapoiaz ixten da. Beno, hobe irudia: 

Sunday, March 20, 2011

Fukushima

TEPCO, Tokyo Electric Power Company, munduko hirugarren enpresa elektrikoa, Japoniako ipar- ekialdeko lurraldean aritzen du, beraz, Fukushima zentral nuklearretaz  arduratzen da. Azken egun hauetan ari da jo eta ke erreaktoreak freskatzen, eztanda saihesteko. Helikopteroak hasieran, gero gidari gabeko hegazkinak eta kamioiak erabili izan ditu helburu horretarako. Azken egun hauetan indar elektrikoa berpiztea lortu egin zuen zentraletan, ondorioz, hozteko ekipoak martxan jartzea aukera ere lortu du.
(Kontutan izateko) Sievert (Sv) Materia biziak xurgatutako erradiazio dosia neurtzen du, izan ditzakeen eragin biologikoen arabera eraldatua. Sv 1 joule bat kilogramoko da. Erradiazio ionizatzailea efektu estokatikoak neurtzen dira unitate hauekin. Izena Rolf Sievert fisikari suediarraren omenez du. Gray, berriz, xurgatutako dosi unitatearekiko duen ezberdintasuna erradiazioek eragiten duten min biologikoa kontuan hartzen duela da. 10 Svtik gorako erradiazioa jasan bada heriotza ia segurua da. Antzutasuna 3tik 6ra lor daiteke eta 0,25etik gora arriskutsua izan daiteke. (Wikipedia)
Badirudi, helikopteroak 90 metro altuera zirenean bota zuten ura, erradiazio maila egoera horretan 4,13 orduko milisievert-koa izan da, antzeko egoeran gainontzeko salbamendu taldeak. Ez da harritzeko, beraz, Japoniarrentzat pertsona horiek heroiak izatea, denok eskertu behar dizkiegu bere ahaleginak, epe motzean ondorio oso kaltegarriak izango dutelako haien osasunean.
Galder Santamaria

Thursday, March 17, 2011

Beste erronka


Proposatu egin da beste erronka bat ea zer "ateratzen" zaien asmatzaileei. Beribila bururatu, diseinatu, eraiki  eta doitu; hauxe da egungo erronka. Baldintza batzuk daude jarrita, adibidez: mugitzeko energia metatu behar du, baina ez elektrikoa, gero soltatu behar da eta ahalik eta urrunago joan behar da beribila.

Zergatik edalontziek egiten dute eztanda?

Jende askok kristalezko edalontziek eztanda egiten dutela tenperaturen aldeagatik, kanpo eta barruko azalen artean edo likido eta kristal beraren artean. Hala ere, frogatuta ei dago arrailik baldin badaude orduan eztanda errazago gertatzen da, beraz hori izan daiteke faktore erabakigarria.

Jon Ander Gómez

Eserleku bakarreko ibilgailua

60 Bilboko Ingenieritza ikasleek eserleku bakarreko ibilgailua eraiki dute Silverstone lehiaketan parte hartzeko. Froga honetara 120 unibertsitatek hartzen dute parte, mundu osotik aurkeztuta.
Ibilgailuak 120Km orduko lor dezake, 250 Kg-koa da, eta 600cc motorrekin 75m 4s.tan lortzen du.
Irudian "Botika Zaharran" froga egiterakoan.
Diego Naranjo
Frogatzerakoan ... ITURRIA: "El Correo"