AGURRA

ONGI ETORRI ASMATZE-ZALEAK
Blog honetan munduan zehar sortzen diren asmakizunak, idei arraruak, zergatiak eta antzeko gauzak eguneratuko ditugu

Sunday, September 19, 2010

LUR ZULAGAILUAK

33 meatzari daude isolatuta Txilen agorrilaren 5.etik Antofagasta ondoko meategi batean. Hirurehun metrotan gertatu zen eraistea eta arrapala orokorra moztuta geratu zen; zorionez, meatzari hauek aterpe bat aurkitu zuten 700 metrotan non aireztatzeko zuloa lur azaletik heltzen den, honen ezker premiazko gauzak jasotzen dituzte, ura eta janaria adibidez.
Azken orduko teknologiak ari dira saiatzen modu ziur eta arinago gizon hauen gorputzak ateratzeko. Bitartean, zuntz optikoaren ezker, bere familiekin komunikatzeko aukera izan dute. “Nasa” berak bere teknologia berezia eskaini zien Txileko agintariei, egoera hain bereziak dauden gizakiak aurre egiteko prestatu dago eta. Azken egun hauetan New York hiriko suhiltzaileek zuloak egiteko bere makina kementsua eraman zuten horra eta, badirudi, abenduan izan beharrean azarorako aterako dituzte meatzariak, hala bedi!
Kevin Portugues. IX/16

“WIITERAPIA” eta “ROBOTERAPIA”

Antena 3 taldeak ahaleginak egin ditu esparru zehatz baten teknologiaren abantailak jakin araztea, eta hori da gaixotasunen trataera eta aurreikustea arloa hain zuzen. Bi adibide adierazgarri:

- Reina Sofia Alzhéiner tratatzeko zentroan errobotak erabiltzen dira bai laguntzaile moduan zein estimulazioa sortzeko bertan dauden gaixoekin, honela nolabait mugiarazten dituzte eta mantentze lana osatzen gute.

- Salamancan Wii kontsolak erabiltzen dituzte eta, bideojokoen bidez, gaixorik daudenek komunikatzen dira sistemarekin eta esku zein gorputz osoko mugimenduak egitea behartuta daude; modu honetan aktibo mantentzen dira pertsonak eta bere narriadura atzeratzen da.

Informazio gehiago kontsulta daiteke www.viveconectado.com helbidean
(Diego Naranjo IX-16)

Wednesday, September 8, 2010

Ikasturte hasiera

Add caption


Aste honetan ekin diogu ikasturte berriari. Zenbait lan egin dute gure institutuan eta denbora apur bat behar izango dugu egokitzeko.