AGURRA

ONGI ETORRI ASMATZE-ZALEAK
Blog honetan munduan zehar sortzen diren asmakizunak, idei arraruak, zergatiak eta antzeko gauzak eguneratuko ditugu

Sunday, September 19, 2010

LUR ZULAGAILUAK

33 meatzari daude isolatuta Txilen agorrilaren 5.etik Antofagasta ondoko meategi batean. Hirurehun metrotan gertatu zen eraistea eta arrapala orokorra moztuta geratu zen; zorionez, meatzari hauek aterpe bat aurkitu zuten 700 metrotan non aireztatzeko zuloa lur azaletik heltzen den, honen ezker premiazko gauzak jasotzen dituzte, ura eta janaria adibidez.
Azken orduko teknologiak ari dira saiatzen modu ziur eta arinago gizon hauen gorputzak ateratzeko. Bitartean, zuntz optikoaren ezker, bere familiekin komunikatzeko aukera izan dute. “Nasa” berak bere teknologia berezia eskaini zien Txileko agintariei, egoera hain bereziak dauden gizakiak aurre egiteko prestatu dago eta. Azken egun hauetan New York hiriko suhiltzaileek zuloak egiteko bere makina kementsua eraman zuten horra eta, badirudi, abenduan izan beharrean azarorako aterako dituzte meatzariak, hala bedi!
Kevin Portugues. IX/16

No comments:

Post a Comment